Batxilergoa 2021-2022. Aurrematrikulazioa
- 2021/04/12 |
2021-2022 ikasturtean ikasketak batxilergoan egiteko izen emateko epea ireki da. Eskaerak (aurrematrikulazioa) egiteko epea 2021eko apirilaren 12tik 23ra zabaltzen da eta eskaera orriak Azkoitia BHIko idazkaritzetan entregatu beharko dira. Floreaga ikastetxeko ikasleenak bertan jasoko dira.
Aurrematrikulazio honen aurrean ikasleei eta gurasoei zuzendutako informazio saioak egingo dira asteazkenean (Azkoitia BHIn) eta ostegunean (Floreaga Ikastetxean).
Agenda 2030. Logo berria.
Gipuzkoako Uren Saioa
Eskalatzen
- 2021/03/23 |
Euskera gure etorria (IV) Oihan Vega
- 2021/03/17 |
Laugarren Saioa: Oihan Vega. Gaztea
Euskara gure etorria asteari bukaera emateko, gaur Oihan Vega izan dugu ikastetxean. Oihan Vega Gaztea irratiko esatari eta DJak Euskara hedabideetan, Irrati didaktikoa saioa eskaini die 3. mailako ikasleei. Hauei ere bi saio eskaini behar izan zaizkie ikasle kopuru handia delako. Saio honen helburua euskararen erabileraz hausnartzea, euskal musikaren egoera aztertzea eta irratiaren funtzionamendua azaltzea izan da. Iaz ikasleek mikroaren aurrean esatari lanak egiteko aukera izan zuten, baina pandemia dela eta, hau aldatu beharra izan du. Saio dinamikoa eta entretenigarria izan da.